XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Danborrarekin Samaniegon asto gizarajoa ere gogoratzen zait.

Au pozez arkitzen omen zan berealako akabatzea astoakin, iltzea esatea egokigoa iruditzen zait sumatzen zualako, onela mundu ontako naigabe ta zamatik azke ikusiko zelakoan.

Baiñan usteak erdia ustela omen du, eta gure asto oni iltzeak etzion pakerik ekarri.

Bere larru makildutakoa danborra biurtu bai zan, artzaiek dantza egin zezaten.

Corografía-ren atal bat onela izen-burutzen da:.

Bere liburu berri-emantzale aberats ontan, eriotzaren inguruko oituratzaz luzaro mintzatzen da, Larramendi.

Nik, giaren giro ondoan, nere arauaren barnean, egingo ditut, nola esango nuke, oartxo labur batzuek.

Auekin amaituko dira nere lerroak.

Eriotza eta amaitzea egoki uztartzen bai dira.

Eriotza, eta emen batez ere urixkako eriotzaz oroitzen naiz, erri maillan benetan sentitua izan da.

Mendez-mende, oitura batzuek gure egunetaraiño iraun dute, eta azken urte auetan izan da erri bakoitzak bere nortasuna galduaz, batere aurrerakoia ez den aspergarrizko berdintasun baten sartzea.

Dena, ori bai, aurrerakoitasunaren izenen.

Baiña, errepikatuko det, nortasuna galtzea ez dela, beiñere, benetako aurrerakoiaren bidean jartzea. Au ez aaztu.

Ildakoek bizi danak bezelaxe janaria eta argia bear dituela sinistean oiñarritzen ziren ofrenda asko, opari ugari.